BASTIDA BULEGOA

Ricardo Bastida

Arquitektoa, Bilbo (1879-1953)

AlhóndigaBilbaoaren eraikinak Ricardo Bastida sortzaileak 1905ean emandako izaera modernistari eusten dio, mende bat geroago Philippe Starckek eguneratuta. Arkitekto bilbotarrak, bere lehenengo proiektuetako batean, hiriko ardo-negozio oparoa hartuko zuen espazio moderno eta funtzional  batean pentsatu zuen. Gero beste eraikin ospetsu batzuk etorri ziren, eta horiek guztiek hiriko egile arkitektonikoetako bat bihurtu dute Ricardo Bastida. Castaños eta San Mameseko garbitokiak (1905), Haurtxoen Etxea (1914), Indautxuko Eskolak (1915), Erriberako Eskolak (1917), Iturribideko Eskolak (1918), Torre Urrizarko Udal Etxebizitzak (1919-1922), Sukarrietako Udalekuak (1925) edota Institutu Zentrala (1927) ditugu adibideetako batzuk.)

AlhóndigaBilbaon geratu da bereziki haren aztarna, eta, hain zuzen ere, Bastida familiak bertan gorde nahi izan du haren memoria eta legatua; izan ere, familiaren etxebizitzako bulegoa eman du dohaintzat. Entzutetsu bilbotarrak bulego honetan (isidoro Guinea lagunak diseinatutakoa) ez dira falta Bastidaren marrazketa teknikorako tresnak, bere betaurrekoak, lanerako mahaiak eta garaiko altzariak… Bertan, arkitekto bikainak hainbat eta hainbat eraikin eta proposamen ameslari planifikatu zituen; proposamen horietako bat Bilbo Abrarantz Hedatzeko Plana izan zen, gaur egungo garapen metropolitarra izango zenaren aurrerapena.

(Artikuloa: www.AlhondigaBilbao.com)

[CATELLANO]                                                                                                  [ENGLISH]

Bilbao Zone

Bilbao ~ Euskadi E-mail: bilbaozone@hotmail.es
Web: bilbaozone.webnode.es
Blog: bilbaozoneblog.wordpress.es
Twitter: Twitter.com/Bilbaozone
Facebook: facebook.com/bilbao.e
Youtube: youtube.com/user/bilbaozone
Instagram: instagram.com/bilbao_zone
Wordpress: bilbaozone.wordpress.com/